KONTRATAZIOA ETA DIRU-LAGUNTZAK

Kontratuei, sinatutako hitzarmen eta kudeaketa-gomendioei, emandako diru-laguntzei eta eskuragarri dauden administrazio-prozedura elektronikoei buruzko informazioa eskaintzen du.

Esparru-akordioak

Kontratuak

Hitzarmenak eta kudeatzeko gomendioak

  • Hitzarmenak bi alderdi edo gehiagoen arteko konpromisoak formalizatzeko lankidetza-tresnak dira. Hitzarmenak urriaren 1eko 40/2015 Legean,(Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarena) arautzen dira.

    Bizkaiko Foru Aldundiak  sinatutako hitzarmenei buruzko informazioa Ogasuna eta Finantzak Sailaren  "Aurrekontu kudeaketa" atalean kontsulta daiteke.

  • Kudeatzeko gomendioaren bidez, administrazio-organoek aukera dute eraginkortasun-arrazoiak direla-eta beste organo batzuei (administrazio berekoei edo beste administrazio batekoei) agintzeko lan batzuk (materialak, teknikoak edo zerbitzuen arlokoak).

    Bizkaiko Foru Aldundiak emandako kudeaketa-gomendioei buruzko informazioa Ogasuna eta Finantzak Sailaren "Aurrekontu kudeaketa" atalean kontsultatu daiteke.