Erakunde Pribatuak

Publizitate Aktiboaren arloko betebeharrak Erakunde Pribatuetan

Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Arauaren xedea gardentasuna bermatzea da bere bi dimentsioetan: publikotasun aktiboa eta informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.

Foru arau honetan ezarritako arauak , publikotasun aktiboaren arloan, erakunde pribatuei ere aplikatuko zaizkie hurrengo baldintzetariko bat bete izanez gero:

  1. Aurrekontu-ekitaldian zehar Bizkaiko Foru Aldundiaren 100.000 euro edo gehiagoko laguntzak edo diru-laguntzak jasotzen dituzten erakunde pribatuak. 

  2. Erakunde pribatu baten urteko diru-sarreren %40 Aldundiaren laguntzetatik edo diru-laguntzetatik badator, betiere gutxienez 5.000euro badira.

Erakunde pribatuei publikazio lanak errazteko asmoz, BFAk honako dokumentu hauek prestatu ditu:"Erakunde pribatuen Publikotasun Aktiboaren gida" eta "Publikotasun Aktiboari buruzko Txostena". Azken dokumentu hau eredutzat erabili daiteke informazioa publikatzeko.

Erakunde pribatuen Publikotasun Aktiboaren Gida eta Txostena

Non publikatu behar da Publikotasun Aktiboari buruzkoTxostena?

  • Publikotasun aktiboaren arloko betebeharrak dituzten erakunde pribatuek beraien webgunean publikatu beharko dute informazioa.

  • Aipatutako entitateek baliabide elektronikorik ez badituzte eta hurrengo baldintzak betetzen badituzte: 

  1. Interes sozialeko edo kulturaleko xedeak baino ez badituzte 

  2. 50.000€tik beherako aurrekontua badute

BFAk dituen baliabide elektronikoak erabili ahal izango dituzte publikotasun aktiboaren arloko informazioa publikatzeko. Horretarako "Publikotasun aktiboari buruzko Txostena" dokumentua beteta bidali beharko da Gardentasuna postontzira:

                                  gardentasuna.kudeaketa@bizkaia.eus

 

Erakunde pribatuen Publikotasun Aktiboari buruzko Txostenak

Atal honetan erakunde pribatuen Publikotasun Aktiboari buruzko Txostenak publikatzen dira. Zerrendan agertzen diren erakunde pribatuek  ez dute baliabide elektronikorik eta goian aipatutako baldintzak betetzen dituzte.

BFAren baliabideak erabiltzen dituzten erakunde pribatuen zerrenda ikusteko sakatu hemen