Erabilerraztasuna

Sarrera

Erabilerraztasunaren bidez, zenbait erabiltzaile taldek Interneten nabigatzeko dituzten oztopoak desagerrarazi nahi dira, edo behinik behin gutxitu; hala, informazioa eskuratzeko modua izango dute. Erabiltzaileek zailtasun fisikoak eta psikikoak izan ditzakete, baita darabilten teknologiarekin lotutakoak ere:

  • Ikusteko, entzuteko edo mugitzeko arazoak
  • Edukia ulertzeko zailtasuna
  • Intuizio gutxiko nabigazioa
  • Konexio motela
  • Nabigatzaile zaharkituak edo edukia ondo interpretatzen ez dutenak
  • Zenbait tresna ez izatea (arratoia, teklatua, etab.)

Bizkaiko Foru Aldundiak jakin badaki zein garrantzitsua den erabilerraztasuna interneten, edozeini ematen diolako aukera Bizkaiko Foru Aldundiaren edukietan sartzeko. Horregatik, erabilerraztasuna betetzen eta egunez egun hobetzen saiatzen da.

gardentasuna.bizkaia.eus web guneak erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta HTML 5ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea.

Bateragarritasuna estandarrekin

Hurrengo ikonoak dakartzaten gardentasuna.bizkaia.eusweb guneko orri guztiek betetzen dituzte diseinu erabilerrazaren gaineko jarraibideak edo printzipio orokorrak, A Bikoitza maila, W3C-ko WAI Lan-taldeak ezarriak

  • HTML5 kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • A Bikoitza erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa

Ikusizko diseinua

W3C-k Kaskadako Estilo Orriei buruz emandako gomendioaren arabera egin da ikusizko diseinua, 3. maila

Baldin eta nabigatzaileak edo nabigaziorako tresnak ez badie eusten estilo orriei, egiturako markatzeari esker erabat irakur daiteke web gunearen edukia.