2018(e)ko abenduaren 03(a) 14:42

Bizkaiko Foru Aldundia, OCDE eta EUDELek gobernu irekiari buruz antolatutako jardunaldia

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bengoetxea, ekitaldian

Gaur goizean, OCDEren eskutik eta EUDELekin batera (Euskadiko Udalen Elkartearekin batera) Bizkaiko Foru Aldundiak jardunaldi bat antolatu du Euskalduna Jauregian, Gobernu Irekia, kudeaketa publikoa hobetzeko lanabesa den aldetik, zertan den aztertzeko.

Jardunaldiaren helburua gogoetak partekatzea izan da, Bizkaiko Foru Aldundiko teknikoekin, Foru-Sektore Publikoko Erakundeekin eta udal ordezkariekin, eta, baita ere, gobernu irekien erreformen potentzialitateak aztertzea hainbat gobernuren esperientziak partekatuz. Zehatz esateko, parte hartu dute Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako diputatuak, Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak, Leyre Vitorica Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusiak, Maitane Leizaola Bizkaiko Behatokiko zuzendariak, Alessandro Bellantoni OCDEren Gobernu Irekiaren programako buruak, Katju Holkeri Finlandiako Finantza-Ministerioko Gobernu Irekiaren Saileko Finantza-aholkulariak, eta, Argentinatik, Juan Martín Vilak, Buenos Aireseko Gobernuko Kalitate Instituzionaleko zuzendari nagusiak.


Argazkiak