2018(e)ko abenduaren 03(a) 11:59

Bizkaiko Foru Aldundiak bere esperientzia partekatu du “Encuentro Aporta 2018: Emprendiendo con datos públicos” topaketan

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Leyre Vitorica

Leyre Vitorica Donezar Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusiak Bizkaiak datu irekien arloan duen esperientzia aurkeztu du Aporta topaketaren zortzigarren edizioan. Ekonomia eta Enpresa Ministerioak, Lurralde Politikaren eta Funtzio Publikoaren Ministerioak eta Red.es enpresa-erakunde publikoak antolatzen dute ekimen hori.

"El valor para las Administraciones Públicas de la reutilización de datos" mahai-inguruan, Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendariak konponbide batzuk aztertu ditu, datu publikoak berrerabilita, eraginkortasuna hobetzeko eta gizarteari zerbitzu arin eta malguagoak eskaintzeko aukera ematen dutenak; funtsezkoa da hori oraingo testuinguru sozioekonomikoan eta teknologikoan. Leire Vitoricarekin batera, hauek izan dira mahai-inguru horretan: Victoria Anderica, Madrileko Udalekoa; Antonio Ibáñez, Gaztela eta Leongo Juntakoa; Enrique Ujaldón, Murtziako Eskualdeko Autonomia Erkidegoa; Jose Luis Sanchidrián, Renfekoa, eta Laura Preciado, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministeriokoa.

Bizkaiko Foru Aldundiak datu irekien alde egiten du, kudeaketa eraginkorragoa lortzeko eta, beraz, zerbitzu publikoak hobetzeko baliagarriak diren datuak analizatzeko dinamikak sortzeko palanka gisa. Foru erakundeak lehentasuna ematen dio, oraindik ere, kalitateko datuak irekitzeari eta datu horiek automatikoki kargatzeari. Horrenbestez, sistemaren iraunkortasuna, datuaren analitika eta gobernantza dira Bizkaiko Open Data estrategiaren ardatza.


Argazkiak