2018(e)ko martxoaren 02(a) 15:26

Bizkaiak “Datu Irekiak – Balio Soziala” jardunaldia hartuko du

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Datorren martxoaren 9an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Kanarietako Gobernuak, erakunde gonbidatu gisa, jardunaldi bat antolatu dute datu irekien estrategiak eskaini dezakeen balio soziala aztertzeko asmoz. Jardunaldia datorren ostiralean, martxoaren 9an, izango da, Euskalduna Jauregian.

2011n, Europako Batzordeak Datu Irekiei buruzko Txostena argitaratu zuen, non datuok berrikuntzarako, hazkunderako eta gobernu gardenerako makina gisa katalogatzen zituen. Bestalde, txostenaren arabera, datu irekiak aukera dira herritarrek konpromisoa har dezaten sektore publikora, politika publikoen garapenera eta zerbitzuen prestaziora hurbiltzeko.

Gizarte arin, dinamiko eta puntakoago bat lortu nahi duten Europako zuzentarauak indarrean jartzearekin, administrazio publikoak sortutako informazioa berrerabiltzeko betebeharra ezartzen da.

Datu irekien ondoriozko erronkak eta onurak partekatzeko, erakunde antolatzaileok - Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Kanarietako Gobernuak, erakunde gonbidatu gisa- jardunaldi bat antolatu dute.

Egitaraua:

8:30

Partaideei harrera

9:00-9:30

Ongietorria

  • Ibone Bengoetxea, Bizkaiko Foru Aldundia
  • Pilar García de Salazar, Arabako Foru Aldundia
  • Imanol Lasa, Gipuzkoako Foru Aldundia
  • José Miguel Barragán Cabrera, Kanarietako Gobernu Autonomoa
  • Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritza

9:30-10:30

Norena da datuen eskubidea?

  • Pablo Fernández Burgueño
  • Jorge Campanillas
  • Jesús Soler

10:30-11:00

Kafe-etenaldia

11:00-12:15

Datu publikoak irekitzeko estrategiak

  • Wendy Carrara, European Data Portal
  • Nuria Espuny, Datu Irekien Zuzendaritza Nagusia, Generalitat de Catalunya
  • César Cruz, Transparencia Internacional

12:15-13:30

Berrerabilpena - datutan oinarritutako zerbitzuak

  • Antonio González Peñalver BBVA Data
  • Maite Gilarranz, Piperlab
  • Pablo Rey, Numeroteca

13:30-14:30

Gobernu irekiaren harago - erakunde antolatzaileen eztabaida : Eusko Jaurlaritza, Kanarietako Gobernu Autonomoa, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia.

14:30

Amaiera

Jardunaldiaren publiko hartzailea edozein administrazioko enplegatu publikoak dira.

Leku mugatuak daude eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea begona.corcuera@bizkaia.eus e-postan, martxoak 6 baino lehen, izen-abizenak eta erakundea adieraziz.