Berriak
2018(e)ko martxoaren 02(a) 15:26
Bizkaiak “Datu Irekiak – Balio Soziala” jardunaldia hartuko du
Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila
Datorren martxoaren 9an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Kanarietako Gobernuak, erakunde gonbidatu gisa, jardunaldi bat antolatu dute datu irekien estrategiak eskaini dezakeen balio soziala aztertzeko asmoz. Jardunaldia datorren ostiralean, martxoaren 9an, izango da, Euskalduna Jauregian.
2011n, Europako Batzordeak Datu Irekiei buruzko Txostena argitaratu zuen, non datuok berrikuntzarako, hazkunderako eta gobernu gardenerako makina
gisa katalogatzen zituen. Bestalde, txostenaren arabera, datu irekiak aukera dira herritarrek konpromisoa har dezaten sektore publikora, politika publikoen garapenera eta zerbitzuen prestaziora hurbiltzeko.
Gizarte arin, dinamiko eta puntakoago bat lortu nahi duten Europako zuzentarauak indarrean jartzearekin, administrazio publikoak sortutako informazioa berrerabiltzeko betebeharra ezartzen da.
Datu irekien ondoriozko erronkak eta onurak partekatzeko, erakunde antolatzaileok - Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta Kanarietako Gobernuak, erakunde gonbidatu gisa- jardunaldi bat antolatu dute.
8:30 |
Partaideei harrera |
9:00-9:30 |
Ongietorria
|
9:30-10:30 |
Norena da datuen eskubidea?
|
10:30-11:00 |
Kafe-etenaldia |
11:00-12:15 |
Datu publikoak irekitzeko estrategiak
|
12:15-13:30 |
Berrerabilpena - datutan oinarritutako zerbitzuak
|
13:30-14:30 |
Gobernu irekiaren harago - erakunde antolatzaileen eztabaida : Eusko Jaurlaritza, Kanarietako Gobernu Autonomoa, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia. |
14:30 |
Amaiera |
Jardunaldiaren publiko hartzailea edozein administrazioko enplegatu publikoak dira.
Leku mugatuak daude eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea begona.corcuera@bizkaia.eus e-postan, martxoak 6 baino lehen, izen-abizenak eta erakundea adieraziz.