2018(e)ko otsailaren 28(a) 08:24

Bizkaibusek Ezkerraldeko, Arratiako eta Durangaldeko zerbitzuak eten ditu

Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saila

Elur prezipitazio gogorrak izan ditugu kota oso baxuetan, eta horren ondorioz Bizkaibusen zerbitzuek ezin izan dute beti bezala funtzionatu. Informazioa lortzeko 946 125 555 telefono-zenbakia erabiltzeko gomendatu nahi diegu erabiltzaileei Aldundiak errepideetako neguko baliabide guzti-guztiak jarri ditu martxan, bai eta lurralde osotik lanean ari diren elurra kentzeko 76 makinak ere Kontu handiz gidatu behar da, eta une oro egon behar da errepideen egoeraren jakitun komunikabideen, Bizkaimove gisako aplikazioen eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Zuzendaritzaren bitartez

Lehenengo orduetan izan ditugun elur prezipitazio gogorren ondorioz, Bizkaibus zerbitzuak ezin du beti bezala funtzionatu lurraldeko zenbait tokitan. Oraintxe bertan, Ezkerraldea, Arratia eta Durangaldea eskualdeetan eten da Bizkaibusen zerbitzua, autobusek ezin izan baitute Aparkabisa eta Lemoako kotxetegietatik irten. Horrez gain, zailtasunak egon dira lurralde osoan zerbitzuak eman ahal izateko, Teknologia Parkea edo UPV-EHU leku garrantzitsuak barne, besteak beste. Bizkaibusen erabiltzaileek arretarako 94 6125555 telefono-zenbakira dei dezakete informazioa eskatzeko.

Errepideen egoerari dagokionez, errepideetako neguko baliabide guzti-guztiak jarri ditu martxan Bizkaiko Foru Aldundiak, bai eta lurralde osotik lanean ari diren elurra kentzeko 76 makinak eta errepideetan lanean ari diren pertsona guztiak ere.

Errepideen egoeraren jakitun egon beharra dago une oro eta kontu handiz gidatu. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren webgunean (www.trafikoa.es ) eta www.bizkaimove.com foru-webgunean lurraldeko errepide nagusiei eta mendateei buruzko informazioa eguneratua dago.

Bizkaiko Foru Aldundiak gogorarazi nahi du baldintza gogorretan elurragatik kaltetutako eremuetara beharrezkoak ez diren joan-etorriak ekidin beharra dagoela, kontu handiz gidatu behar dela eta zirkulazioaren egoeraren berri eduki behar dela une oro. Komenigarria da, halaber, ibilgailuak ondo funtzionatzen duela egiaztatzea, pneumatiko egokiak erabiltzea eta kateak eramatea eta erabiltzen jakitea.