2017(e)ko irailaren 29(a) 06:00

Bizkaiko Foru Aldundiak bere esperientzia partekatu du Madrilen egiten ari den Gardentasunari buruzko II. Nazioarteko Kongresuan

Ahaldun Nagusiaren Kabinetea

Nerea Martiartu Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernamendu Onerako eta Gardentasunerako zuzendari nagusiak Bizkaiak gardentasunaren arloan izan duen esperientzia aurkeztu du gaur, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean irailaren 27aren eta 29aren artean egiten ari den Gardentasunari buruzko II. Nazioarteko Kongresuan.

Kongresua gardentasunaren eta informazio publikoa eskuratzearen arloan interesa dutenentzako topalekua da, eta 15 nazionalitatetako 300 parte-hartzailek parte hartu dute, 150 hitzaldi eskainita. Izan ere, ezagutza trukatzeko eta ikerketaren transferentziarako foro bat da, non hainbat diziplinaren ikuspuntuak azaldu ahal izango diren, besteak beste, Zuzenbidea, Zientzia Politikoa, Ekonomia, Dokumentazioa eta Komunikazioarenak.