Arauak eta oinarrizko kontzeptuak

Bizkaiko Gardentasuneko Foru Araua (164 KB)

Erraz irakurtzeko edizioa (572 KB), Bertsio interaktiboa

19/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoa (436 KB)

Bizkaia Gardenaren terminoen glosarioa:

Terminoa Deskribapena
Elkarreragingarritasuna Erakundeek, baliabide elektronikoak erabilita, beren informazio-sistemen artean datuak, informazioa eta dokumentuak uniformeki eta eraginkortasunez trukatzeko, transferitzeko eta erabiltzeko duten gaitasuna.

Administrazio publikoen kasuan, herritar batek administrazio publikoetan lehenago aurkeztu duen dokumentazioa edo informazioa berriro aurkeztu behar ez izatea esan nahi du ere. Aukera hori bideratzeko, beharrezkoak diren baimenak eta hitzarmenak egingo dira.
Gardentasuna Herritarren eskubide bat da, erakundeen eta esku-hartze publikoarekin lotura estua duten beste eragile batzuen barruko informazioa ezagutzeko eta eskuratzeko.

Emandako informazioa gardentzat jotzeko, zehatza eta ulertzeko modukoa izan behar da, eta eguneratua egon behar du.
Gobernu irekia Gobernatzeko filosofia bat da, herritarrek zerbitzu publikoak sortu eta hobetzeko eta gardentasuna eta kontuak emateko lanak indartzeko prozesuan laguntzea sustatzen duena.

Lau elementu jaso ohi ditu: gardentasuna, parte-hartzea, lankidetza eta Open data.
Gobernu ona Erakunde baten edo entitate publiko edo pribatu baten zuzendaritza-jarduna nazioarte mailan onartutako printzipio etikoen arabera (legezkotasuna, adostasuna, ekitatea, erantzukizuna, parte-hartzea, gardentasuna, eraginkortasuna, efizientzia, sentikortasuna...) gauzatzea esan nahi du , guztion onerako eta ekonomia, gizarte eta ingurumenaren arloko iraunkortasunaren ikuspegitik lan eginda.
Informazio publikoa Erakunde edo entitate publiko batek, bere eginkizunen barruan, egin, aldatu edo eskuratu duen edozein eduki edo dokumentu, euskarria edozein dela ere.
Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea Herritarren eskubide bat da, informazio publikoa eskuratzeko eskaera egiteko, indarrean dagoen arautegian ezarritako mugekin.

«Gardentasun pasiboa» esan ohi zaio, pertsona fisiko edo juridiko batek berariaz egindako informazio-eskaera baten ondorioz, informazio hori erakundearen Gardentasunaren Atarian argitaratuta ez dagoenean, erakunde horrek ematen duen informazioaz ari baita.
Publizitate aktiboa Botere publikoen eta, gardentasunari buruzko arautegiaren arabera, betebehar hori duten beste eragile batzuen kontuak emateko lanekin zerikusia duen informazio publikoa aldizka eta eguneratuta argitaratzea da.
Sektore publikoko informazioa berrerabiltzea Sektore publikoak sortutako informazioa bere horretan eskaintzea da, formatu estandar irekietan, eskuratzeko erraztasunak emanda eta norbanakoei eta enpresei berrerabiltzeko aukera emanda, merkataritza-helburuak izan zein ez.