Albisteak

Gardentasunerako eta Gobernu Onerako Kontseiluaren ordezkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak esperientziak trukatu dituzte

25.05.2017 12:22

Pasadan martxoan, Gardentasunerako eta Gobernu Onerako ordezkariak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkariak Madrilen bildu ziren, elkar ezagutzeko eta gardentasunaren arloko lan-ildoez hitz egiteko, eta zer lankidetza-bide ezar daitezkeen artertzeko.

II Gizarte Arloko Jardunaldi Teknikoa

27.03.2017 09:55

Martxoak 24an egin zen, hirugarren sektoreko entitateekin batera, II Gizarte Arloko Jardunaldi Teknikoa. Arrakasta handia izan zuen lehenengo jardunaldiak eta entitate asko kanpo geratu ziren, hau dela eta beharrezkoa zen bigarren jardunaldi bat antolatzea.

Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Plana 2017-2019” aurkeztu du

14.03.2017 09:14

Bizkaiko Foru Aldundiak “Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Plana 2017-2019” onetsi du gaurko Gobernu Kontseiluan. Plan horrek publizitate aktiboaren alorrean lortu behar diren gutxieneko helburuak ezartzen ditu, hau da, erakundeak bere gardentasun-atariaren bidez aktiboki eskaintzen dituen edukiak. Arreta berezia jartzen du informazio publikoa eskuratzeko eskubidean, bai eta barne-kudeaketan eta gardentasunari dagokionez beste eragile batzuekin lankidetzan aritzean ere.

Ehun bat gizarte erakundek hartu dute parte Aldundiak Gardentasunari buruzko Foru Arauaz antolatutako jardunaldi tekniko batean

30.01.2017 14:00

Joan den ostiralean, urtarrilaren 27an, hirugarren gizarte sektoreko erakundeetako ehun ordezkari inguru izan ziren Deustuko Unibertsitatean, Bizkaiko Foru Aldundiak gardentasunari buruz antolaturiko jardunaldi tekniko batean. Saioaren helburua zen 2016. urteko otsailean onartu zen Gardentasunari buruzko Foru Araua ezagutaraztea, eta jakinaraztea zer betebehar dituzten diru-laguntza publikoak jasotzen dituzten gizarte erakundeek.

Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Gobernu Irekiaren Munduko Bileran parte hartu du Parisen

13.12.2016 12:00

Unai Rementeria "Gobernu irekitik estatu irekira" panelean izan da Jean Vincent Placé Frantziako Estatu Sinplifikazio eta Erreforma ministroarekin, Ana Gabriel Costa Ricako Herritartasun eta Kanpo Gaietarako ministro ordearekin, Emily O’Reilly Europako herriaren babeslearekin eta Involveko zuzendari Simon Burallekin. Ahaldun Nagusiak defendatu duenez, gobernu irekia politikaren aliaturik onena da herritarrek bizitza publikoan izandako konfiantza berreskuratzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko foru sektore publikoko erakundeen Gardentasunari buruzko Erreklamazio Batzordearen osaketa onesten da

28.10.2016 11:26

Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea izaera tekniko argia duen kide anitzeko organoa da; hiru (3) kide titular eta hiru (3) ordezko ditu, eta 1/2016 Foru Arauaren 28. artikuluan haien izendapenerako baldintzak direla-eta ezarritako aurreikuspenak betetzen ditu, inpartzialtasun-izaera eta espezializazioa babesteari lotutakoak

Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartzeko jardunaldi bat antolatu du, Informazioa Eskuratzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna dela eta

19.10.2016 09:03

2016ko irailaren 28an, Mondragon Unibertsitatearen BBF Auditoriumean parte hartzeko jardunaldi bat egin zen, herritarren informazioa eskuratzeko eskubideari buruzkoa. Jardunaldia Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu zuen, Datuak Babesteko Agentziarekin, Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuarekin eta Mondragon Unibertsitatearekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiak bere Gardentasunaren atari berria abiarazi du

26.04.2016 08:00

Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarri du Bizkaia Gardena Gardentasunaren Atari berria. Atari horren bidez, herritar guztiek erraz eta eroso kontsultatu ahal izango dute gobernuaren jardunari eta foru erakundearen funtzionamenduari buruzko informazio garrantzitsu guztia.

Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu du INDIP 2015 Diputazioen Gardentasun Indizean

05.04.2016 12:41

Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu du INDIP 2015 Diputazioen Gardentasun Indizean, guztira lor zitekeen 100 puntuko kopurutik 100 puntu lortu dituelako.

BiscayTIK Fundazioak transparentzia eta datuen babesari buruzko jardunaldi bat egin du toki- administrazioentzat

05.04.2016 06:33

Ibone Bengoetxea Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako foru diputatuak eman zion hasiera topaketa honen hirugarren edizioari. Udaletako ordezkariak eta datuen babesaren eta gardentasunaren arloko adituak elkartu ziren; guztira, ehun pertsona inguru.