Abisu legala

“Bizkaia Gardena” atarian bildutako informazioa Bizkaiko Foru Aldundiak bere jardun publikoaren gardentasunaren alorrean duen betebehar juridikoaren isla da eta herritarrek jardun publiko horri buruzko informaziora sarbidea izateko eskubidea arautzea eta bermatzea du helburu.

Zehazki, “Bizkaia gardena” atariaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak informazio garrantzitsua argitaratzen du aldian behin eta eguneratuta mantentzen du, herritarrei Aldundiaren jarduna eta funtzionamendua gardenak direla bermatzeko. Jardun publikoa kontrolatzeko ere balio du.

“Bizkaia gardena” atariko informazioa herritarrentzako modu argi, egituratu eta ulergarrian argitaratzen da eta formatu berrerabilgarriak erabiltzen dira ahal den neurrian. Era berean, modu ulergarrian ematen da informazioa. Sarbidea erraza eta doakoa da eta baliabide edo formatu egokien bidez hornitzen da, pertsona guztientzako irisgarria eta ulergarria izan dadin, irisgarritasun unibertsalaren eta guztiontzako diseinuaren irizpideari jarraituz.

“Bizkaia gardena” atarian argitaratzen den informazioaren parte bat datu pertsonalak dira eta horien hedapenak legeriak gardentasunaren arloan bildutako publizitatearen printzipioa betetzea du helburu.

Datuak babesteko araudiaren ondoreetarako, “Bizkaia gardena” ez da jendeak bisita dezakeen iturri bat eta argitaratzen den datu pertsonalekin erlazionatutako informazioa ezingo da erreproduzitu, ez osorik ez neurri batean. Ezingo du informazioa berreskuratzeko sistema batek igorri edo erregistratu, datu pertsonal horien interesdun eta tituludunek oniritzia ematen ez badute.