angle-left Unai Rementeria Maiz

Goi-kargudunen curriculum profesionala

UNAI REMENTERIA MAIZ

BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIA

Unai Rementeria Maiz 1973ko abuztuaren 10ean jaio zen Mundakan, eta gaur egun han bizi da. Ezkonduta dago eta seme bi ditu.

Deustuko Unibertsitateko Zuzenbideko lizentziaduna eta Ekonomiako diplomaduna da. Administrazio eta Hirigintza Zuzenbideko diplomaduna da. Praktika Juridikoari buruzko master bat egin du Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkunean, eta Hirigintza Zuzenbideari buruzko master bat HAEEn. Kontabilitate publikoari eta pribatuari buruzko ezagutzak dauzka. Beraren ibilbide profesionala 1999an hasi zen, Nabarnizko Udaleko idazkari eta kontu-hartzaile gisa.

Enpresa pribatuan ere lan-esperientzia dauka. Administrazio Zuzenbideko legelari gisa aritu zen Sanz & Saiz Abogados bulegoan (1999-2002), eta, geroago, Ibarrondo & Lamikiz bulegoan Zuzenbide Administratiboan espezializatutako abokatu gisa (2002-2007).

1999tik 2007ra aholkulari gisa jardun zuen zenbait udalentzat, hirigintza, ingurumen eta administrazio zuzenbide arloan. Euskal Trenbide Sarea (ETS) enpresa publikoaren arlo juridikoaren legelaria izan zen 2007tik 2008ra, eta 2008an Bizkailur sozietate publikoaren (gaur egun, Azpiegiturak) legelaria.

Hirigintzako zinegotzia eta alkateordea izan zen Mundakako Udalean 1999tik 2007ra, eta herri horretako alkatea 2007tik 2013ra bitartean. Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) lurralde batzordeko kidea, 2007tik 2010era.

2009tik 2011ra, EAJ-PNVko legebiltzarkidea Gasteizko Legebiltzarrean. 2011ko udal eta foru hauteskundeetan EAJ-PNV taldeko batzarkide eta bozeramaile izendatu zuten Bizkaiko Batzar Nagusietan. Bizkaiko Foru Aldundiko Lehendakaritzako foru diputatua eta bozeramailea 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko uztailaren 1 arte.

Eusko Alderdi Jeltzalearen Bizkai Buru Batzarreko eta Aberri Batzarreko kidea 2008tik 2012ra.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egin eta idazten du.