Goi-kargudunen curriculum profesionala

LOREA BILBAO

EUSKARA ETA KULTURAKO FORU DIPUTATUA

Lorea Bilbao Bilbon jaio zen 1968. urtean.

Irakasle Eskolako diplomaduna da, eta Euskal Filologiako eta Gizarte eta Kultur Antropologiako lizentziatua. Euskal Kulturako graduondokoa egin du eta goi-mailako hezkuntzako gaitasunen berrikuntza eta garapenari buruzko master bat.

Euskara irakaslea izan da Labayru Ikastegian, eta aisialdiko monitore eta ume eta gazteen hezitzaile; horrezaz gainera, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate-Eskolako irakasle izan da zenbait alditan: 1989-1990. ikasturtean, eta 1991-1992 ikasturtetik 1999ra arte. Urte horietan departamentuko buru izan zen, idazkari akademikoa eta zuzendariorde akademikoa (2009. urtetik 2013. urtera).

Horretaz gain, kargu hauek izan ditu: Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria (2000-2005), Eusko Jaurlaritzako Kulturako aholkularia hizkuntza-politikarako (2005-2009), Bizkaiko Batzar Nagusien ahalduna (2011-2015), eta Euzkadi Buru Batzarreko burukidea, euskara, hezkuntza, kultura eta kirol arloetako arduradun gisa.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egin eta idazten du.