Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu du INDIP 2015 Diputazioen Gardentasun Indizean

05.04.2016 12:41

Bizkaiko Foru Aldundiak lehen postua lortu du INDIP 2015 Diputazioen Gardentasun Indizean, guztira lor zitekeen 100 puntuko kopurutik 100 puntu lortu dituelako.

Bizkaiko Foru Aldundiak lortu ahal zen kalifikaziorik altuena eskuratu du indizeak aztertzen dituen sei parametroetan. Hauek dira parametroak: aldundiari berari buruzko informazioa, herritarrekiko eta gizartearekiko harremanei buruzkoa, gardentasun ekonomiko-finantzarioari buruzkoa, zerbitzuen kontratazioari buruzkoa, udalerrientzako zerbitzuei eta laguntzari buruzkoa eta Gardentasunari buruzko Legean ezarritako adierazleei buruzkoa. Hirugarren aldiz argitaratu da INDIP indize hau. Transparencia Internacional España erakundeak prestatzen du, 80 adierazleren bidez, Estatuko 45 diputazioen gardentasun-maila neurtzeko. Haien barruan sartzen dira foru aldundiak, Balearretako consell-ak eta Kanarietako kabildoak.