Goi-kargudunen curriculum profesionala

JOSÉ MARÍA IRUARRIZAGA

OGASUN ETA FINANTZEN FORU DIPUTATUA

José María Iruarrizaga Basaurin jaio zen 1956an. Ezkonduta dago eta alaba bat dauka.

Ekonomialaria da, eta enpresen kudeaketako masterra du.

1980. urtetik 1987. urtera bitartean kanpo eta barru auditorea izan zen, eta azken urte horretatik aurrera zenbait ardura izan zituen Eusko Jaurlaritzan, besteak beste: Zerbitzuen zuzendaria Herrizaingo Sailean, Kupoko zuzendaria, eta Ekonomiaren, Aurrekontuen eta Kontrol Ekonomikoaren sailburuordea.

2003ko uztailean Ogasun eta Finantzen foru diputatu kargua hartu zuen, eta sail horretan dihardu bere laugarren legegintzaldi honetan ere.

Gaztelaniaz eta ingelesez hitz egin eta idazten du.