Goi-kargudunen curriculum profesionala

ISABEL SÁNCHEZ ROBLES

GIZARTE EKINTZAKO FORU DIPUTATUA

Isabel Sánchez Robles 1962ko uztailaren 10ean jaio zen. Ezkonduta dago, eta seme bat eta alaba bat dauzka.

Zuzenbideko lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik, eta Enpresen Zuzendaritzako Masterra (MBA Executive) da Deustuko Unibertsitatetik.

Egin ere ditu espezializazio-ikastaroak, gai hauek inguruan: Bizkaiko sistema finantziero-tributarioa, udal sistema finantziero-tributarioa, EAEren finantzaketa-sistema, Aurrekontu-Zuzenbidea, Eskumenen banaketa EAEn, Euskal Kontzertu Ekonomikoa, Kontabilitate publikoa eta pribatua, Sozietate-Zuzenbidea, Bizkaiko diru-bilketarako sistema eta abar.

Era berean, Zuzenbide fiskal eta tributarioari buruzko ikastaroak eman ditu Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVPen) prestakuntza-programetan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren karrerako funtzionarioa da 1984az geroztik; berton zerbitzuak egin ditu Gizarte Ekintza Sailean, Ogasun eta Finantza Sailean, Ekonomi Sustapen eta Garapen Sailean eta Udal Ekintza Sailean.

Beraren ibilbide politikoa 1999. urtean hasi zen Bilboko Udalean; beronetan zinegotzia izan zen 2011. urtea arte, eta erakunde horretan kargu hauetan jardun zuen: EAJ-PNVren udal taldearen bozeramailearen ondokoa, Alkatetzaren zinegotzi eskuorde-ondokoa, Alkatetzaren Kabinetearen zinegotzi eskuordea, Ekonomia eta Ogasunaren zinegotzi eskuordea, Kontratazioaren zinegotzi eskuordea, Kontu-hartzailetza eta Diruzaintzaren zinegotzi eskuordea, Herritarrekiko Harremanetarako Kabinetearen zinegotzi eskuordea, Osasun eta Kontsumoaren zinegotzi eskuordea, Herri Babes eta Zirkulazioaren zinegotzi eskuordea, Turismo eta Jaien zinegotzi eskuordea, Herritarrekiko Harremanetarako zinegotzi eskuordea, eta Bilboko Udalaren Gobernu Batzordearen idazkaria.

2012ko abenduaren 19tik 2015ko urriaren 27ra, Bizkaiko diputatua izan zen Diputatuen Kongresuan EAJ-PNVren Euzko Talde Parlamentarioan; bozeramailea izan da Sustapen Batzordean, Hezkuntza eta Kirol Batzordean, Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzako Batzordean; kidea izan da Espainiako trenbide-sistema ikertu eta aztertzeko azpibatzordean, eta kidea izan da Osasun-sistemaren egitura-arazoak aztertu eta ikertzeko azpibatzordean.

Euskaraz, ingelesez eta gaztelaniaz hitz egin eta idazten du.