Goi-kargudunen curriculum profesionala

IMANOL PRADALES

EKONOMI ETA LURRALDE GARAPENA SUSTATZEKO FORU DIPUTATUA

Imanol Pradales 1975ean jaio zen Santurtzin.

Zientzia Politikoetako eta Soziologiako doktorea da Deustuko Unibertsitatetik.

Haren prestakuntzaren osagarri dira: Kudeaketa Aurreratuko Masterra, IE Business Schooletik; Jakitearen Kudeaketako Masterra, Madrilgo Unibertsitate Politeknikotik (MUP), eta Lan Merkatuko Masterclassa, London School of Economics-etik.

Irakaslea da, eszedentzian, Deustuko Unibertsitatean; berton eskolak eman zituen 1999-2007ko epealdian. Unibertsitate horretan kudeaketa-karguetan jardun zuen, eta DeustuLan Enplegu Zentroaren sustatzaile eta zuzendari nagusia izan zen.

2006an eta 2007an, Deustuko Unibertsitateko irakaslea izateaz gain, Bizkaiko Foru Aldundiko aholkulari izan zen. 2007-2011n, Bizkaia:xede (gaur egun, Bizkaia:talent) elkarteko zuzendari-kudeatzailea izan zen. Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko enpresa eta unibertsitate ezagunekin batera, sustatzen duen elkarte horren xedea da talentua duten pertsonak Bizkaira erakartzea, bertan geraraztea eta inplikatzea.

2011ko uztailetik 2015eko ekainera, Ekonomia Sustatzeko foru diputatua izan zen. 2015eko uztailetik gaurdaino Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko foru diputatua da.