Goi-kargudunen curriculum profesionala

IBONE BENGOETXEA OTAOLEA

HERRI ADMINISTRAZIORAKO ETA ERAKUNDE HARREMANETARAKO FORU DIPUTATUA

Ibone Bengoetxea Otaolea Bilbon jaio zen1967an. Ezkonduta dago, eta seme bi eta alaba bat dauzka.

Psikologiako llizentziaduna da.

Bere jarduera profesionala egin du, alde batetik, gizarte ekintzaren arloan (kaleko hezitzailea, suspertzaile soziokulturala eta psikologoa izan da ume eta familien zerbitzu espezializatuan), eta, bestetik, garraioen arloan (Eusko Tren eta Metro Bilbao). Solfeoko eta pianoko irakasle titulatua ere bada.

Beraren ibilbide politikoa 2003. urtean hasi zen Bilboko Udalean, eta erakunde horretan izan zen Zirkulazio eta Garraioen zinegotzia, Kultura eta Hezkuntzakoa, Kontaraziorako zinegotzi ekuordea, Alkatetzaren Kabinetako zinegotzi ekuordea, alkateorde eta EAJ-PNV udal taldearen bozeramailea, hiru agintalditan zehar.

2011. urtetik aurrea EUDEL-Euskal Herriko Udalen Elkartearen elkarteburu izan da, bai eta Europako Udalen eta Herrialdeen Kontseiluaren Batzorde Politikoaren kide eta Europako Kontseiluaren Toki Agintarien ganberako ordezkaria ere.

Gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez hitz egin eta idazten du.