Goi-kargudunen curriculum profesionala

ELENA UNZUETA

IRAUNKORTASUNA ETA INGURUNE NATURALA ZAINTZEKO FORU DIPUTATUA

Zallan jazio zen 1973ko abuztuaren 30ean eta berton bizi da. Ezkonduta dago, eta bi seme ditu. Euskaldunberri eta euskaltzalea, ingelesa nolabait menderatzen du.

Soziologiako lizentziaduna da EHU/UPVtik, eta landa-garapeneko teknikari espezializatua da; bere ibilbideari ekiten dio toki-garapeneko teknikari legez Karrantza Haraneko Udalean (1999-2002). 2002. urteaz geroztik, bere lanbide-atazari ekiten dio landa-garapeneko teknikari legez HAZI fundazioan; berton laguntza- eta aholkularitza-atazak egiten ditu landa-garapenaren arloan Bizkaiko Lurralde Historikoko udalentzat eta landa-ekintzaileentzat. Era berean, Euskadiko Landa Eremuko Emakumeen Batzordeko idazkari teknikoaz arduratzen da.

2009tik 2013rako epealdian, jarduera biok bateratu zituen: bere lanbide-jarduera eta Bizkaiko Txakolina Jatorri Izena Arautzeko Kontseiluko lehendakaritza.

Eremu politikoan, 1995. urteaz geroztik eta 2015 arte, zinegotzi eta lehenengo alkateordea, eta Euzko Abertzaleen Taldearen bozeramailea izan zen Zallako Udalean. Berean, Gizarte Ongizate, Osasun eta Kontsumoko batzordeburua izan zen (1995-2003), eta Euskara eta Kulturako batzordeburua izan zen (2003-2005).

2007-2009ko epealdian, Eusko Jaurlaritzaren Turismo-Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendaria izan zen.

2013tik 2015era Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendari nagusia izan zen.

Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egin eta idazten du.