Goi-kargudunen curriculum profesionala

Vicente Reyes Martín

Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa Sustatzeko Foru Diputatua

Vicente Reyes Martín 1954an jaio zen Avilésen (Asturias).  Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Zientzia Kimikoetako doktorea da UPV/EHUtik. Irakaslea. Euskara-tituluduna.

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkidea izan zen PSE-EE (PSOE) alderdia ordezkatuz 2009. urtetik 2015ean Foru Aldundian hasi arte: Legebiltzarreko Euskal Sozialisten Taldeko Industria eta Kultura gaietako bozeramailea (2012ko abendua – 2015eko uztaila); Etxebizitza, Garraioa eta Herri Lanen Batzordeko burua (2009ko apirila – 2012ko azaroa); Euskal Sozialisten Taldeko Hezkuntza gaietako bozeramailea (2009ko apirila – 2012ko azaroa).

Beraren ibilbidea, neurri handi baten, administrazio publikoetako ataza exekutiboak betetzeari lotuta egon da: EHU/UPVko Gizarte Kontseiluko Batzorde Ekonomiko eta Finantzarioaren burua (2005-2009); Estatuko Hezkuntzako Goi-Ikuskaritzaren zuzendaria Euskal Autonomia Erkidegoan (2004–2008). Eusko Jaurlaritza (1994–1995); Euskadiko Eskola Kontseiluaren lehendakariordea (1990–1994); Sailburuaren aholkularia eta Hezkuntzako Administrazioaren zuzendaria Eusko Jaurlaritzan (1992–1995).

2009. urtetik PSE-EEren (PSOE) Euskadiko Batzorde Exekutiboko kidea da; gaur egun, batzordekidea da. Aurretik, Prestakuntza, Kultura eta Sorkuntza Arloetako idazkaria (2014–2015) eta Politika Publikoen idazkaria (2009–2013) izan da.

 

ARGITALPENAK

  • - La evaluación en Física y Química desde una perspectiva constructivista. Ágora, 1998, 3. zenbakia.
  • - Los trabajos prácticos en la formación permanente del profesorado de bachillerato. Una aplicación concreta: las reacciones de oxidación-reducción. II Simposio “La docencia de las Ciencias Experimentales en la enseñanza Secundaria”, 1998.
  • - ¿Cuánto contaminará una central térmica que funciona con fuel? Alambique, 1995, 5. zenbakia.
  • - Contribución de la resolución de problemas como investigación al paradigma constructivista de aprendizaje de las ciencias. Investigación en la Escuela, 1994, 24. zenbakia.
  • - O Modelo de ResoluVao de problemas como InvestigaVao. Sua aplicaVao à Química. Boletím da Sociedade Portuguesa de Química. 1990, 41. zenbakia (II. saldoa).
  • - El modelo de resolución de problemas como investigación. Comunicación al III Congreso Internacional sobre la Didáctica de las Ciencias y de las Matemáticas. Enseñanza de las Ciencias, 1989, aparteko zenbakia.
  • - Diseño, resultados y análisis de la opinión de los profesores sobre las causas del fracaso escolar. UPV-EHUren Argitalpen Zerbitzua, 1988.
  • - Construcción y utilización de un emisor radiofónico como elemento integrador de las áreas. UPV-EHUren Argitalpen Zerbitzua, 1986.
  • - Consideraciones sobre la liofilización de viales farmacéuticos. Industria Farmacéutica, 1986ko urtarrila-otsaila.

Gaztelaniaz eta euskaraz hitz egin eta idazten du.